LOGOTIPO

ZER DAR ZALDIEKIN LAGUNDUTAKO TERAPIA?

Zaldiekin Lagundutako Terapia aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako eta zaldien parte-hartzea duten jarduera terapeutikoen multzoa da, pertsonen garapen orokorrean modu positiboan laguntzen dutenak (maila fisikoan, psikikoan, kognitiboan, emozionalean eta sozialean). Gaitasun funtzionalak, parte-hartzea eta bizi-kalitatea hobetzen duen terapia osagarria da.

Zaldiak animalia sozialak dira, oso sentikorrak eta hartzaileak, hitzik gabeko hizkuntza interpretatzeko gaitasun handia dutenak. Horregatik, pertsonekin lotura berezia ezar dezakete, motibazioa handituz eta terapia programarekiko atxikimendua bultzatuz. Horrez gain, arlo motorrean, bulkada erritmikoen transmisioa eta gizakiaren ibilbidea simulatzen duen hiru-dimentsioko lokomozio-patroia gertatzen da.

TIPI-TAPAren kasuan, naturaz ingurututako ingurune paregabea batean kokatuta egoteak balioa erantsia du, non terapia saioak atseden eta lasaitasun giroan egiten diren, bai pazienteentzat, bai familiarentzat.

ONURAK

Onura psikologikoak eta emozionalak
  • Autonomia eta parte-hartzea sustatzen ditu
  • Autoestima areagotzen/handitzen du
  • Beldur edo segurtasun eza egoerak gainditzen laguntzen du
  • Norberaren eta taldekideengan konfiantza lantzen du
  • Emozioen ezagutza eta kontrola hobetzen du
  • Kontzentrazioa, arreta eta memoria indartzen ditu
  • Lotura emozionalak ezartzea errazten du
  • Inguruneko aldaketetara egokitzeko gaitasuna handitzen du
  • Independentzia, ekimen, autorrealizazio… sentimenduak sortzen dira
  • Antsietatea gutxitzen da eta frustrazioarekiko tolerantzia areagotzen da
  • Motibazioa eta gainditzeko naia areagotzen ditu
Onura sozialak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa aberasten du.
  • Baliabideak eta estrategiak eskaintzen ditu gizarte-trebetasunetan.
  • Talde-lana sustatzen du
  • Taldeko kideekiko eta animaliekiko errespetuzko harremanak sortzen dira
  • Erantzukizunaren, enpatiaren eta besteekiko errespetuaren balioa transmititzen du, batez ere, animaliekiko
  • Gizarteratzea errazten du, isolamendu- eta bakardade- sentimenduak deuseztatzen ditu
  • Poz- eta baikortasun-egoera sustatzen du, ongizate-sentimendu orokorra areagotuz
Onura fisikoak eta motorrak
Efektu neuromotorrak:

  • Muskuluen tonoa erregulatzen laguntzen du
  • Erreflexu tonikoak eta horiei lotutako erreakzioak gutxitzen ditu
  • Martxa-patroiaren automatizazioan laguntzen du

Efektu psikomotorrak:

  • Jarrera-kontrola hobetzen du: enborra eta burua egonkortu
  • Oreka horizontala eta bertikala garatzen du
  • Sistema bestibularraren estimulazioa
  • Gorputzaren simetria errazten du
  • Motrizitate lodia eta motrizitate fina garatzen laguntzen du
  • Koordinazioa hobetzen du
  • Elastikotasuna, arintasuna eta indarra areagotzen ditu
  • Eskoliosiaren prebentzioan laguntzen du

Efektu sistemikoak:

  • Peristalsiaren estimulazioa
  • Zirkulazio-sistemaren estimulazioa
  • Arnas sistemaren estimulazioa

Efektu sentsoriomotorrak:

  • Sistema propiozeptiboaren garatzen laguntzen du
  • Zentzumenen integrazioa sustatzen du (ukimenezkoa, ikusizkoa, entzumenekoa…)
  • Gorputzaren kontzientziaren eta irudiaren garapena sustatzen du
  • Estimulu berriak ematen ditu

Beste terapietan bezala, denboran zehar etengabeko lana da emaitza onak eta objektiboak lortzea ahalbidetzen duena.

BENEFICIOS TIPI TAPA

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Zaldiekin Lagundutako Terapia alterazio fisiko, motor, psikiko, sentsorial, jokabide-arazoak, gizarteratze-arazoak edo horiek jasateko arriskua duten pertsonei zuzenduta dago. 12 hilabetetik aurrera, adineko pertsonetara.

Zaldiekin Lagundutako Terapia jaso dezakete pertsona hauek:

  • RGarapeneko alterazioak edo horiek jasateko arriskua
  • RGarun-paralisia
  • RHartutako kalte zerebrala
  • REndekapenezko gaixotasunak
  • RGaixotasun edo sindrome ezohikoak
  • RTonu muskularraren (hipotonia) edo orekaren alterazioak
  • RAutismoaren Espektroko Nahasteak
  • REspektro Alkoholiko Fetalaren Nahasteak
  • RArreta Gabeziagatiko Nahasmendua eta Hiperaktibitatea
  • RAdimen-desgaitasuna
  • RIntegrazio sentsorialaren nahasmenduak
  • REremu psikoemozionalaren nahasmenduak
  • RGizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak

ESKU HARTZEKO METODOLOGIA: BALORAZIOA ETA JARRAIPENA

1

HASIERAKO HARREMANA

  • Hasierako elkarrizketa: terapia burutzeko beharrezkoa den informazioa biltzea (gustuak, lehentasunak, beldurrak, helburu pertsonalak, gaitasunak, egiten diren beste terapia batzuk). Beharrezkotzat jotzen bada, txosten medikoak aurkeztuko dira. Gainera, legezko tutorearen baimena beharrezkoa da terapian parte hartu ahal izateko..
  • Hasierako balorazioa: zuzeneko behaketaren bidez informazio objektiboa biltzea; erabiltzailearen eta animaliaren arteko lehen kontaktua eta terapeutarekiko harremana balioetsiko dira. Arreta berezia izango da arlo guztietan: fisikoa, motorra, emozionala, kognitiboa, komunikatiboa eta sentsitiboa.
  • Erabiltzailea artatzen duten kanpoko profesionalekin koordinazioa.

ESKU HARTZEKO PROGRAMA PRESTATZEA

Bildutako informazioarekin pertsona bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako banakako lan-plana ezartzen dugu: lortu nahi diren helburu terapeutikoak eta helburuak lortzeko egingo diren jarduerak.

3

JARRAIPENA EBALUATZEA ETA ESKU HARTZEKO PROGRAMA EGOKITZEA

Bilakaera ezarritako lan-planaren arabera baloratuko dugu, jarduerak eta baliabideak haien beharretara eta gaitasunetara egokitzen joateko.
Jarraipena eta etengabeko komunikazioa familiarekin eta pazientea artatzen duten beste profesional batzuekin.

cuatro

EMAITZEN BALORAZIOA

Esku-hartze programarekin lortutako emaitzen balorazioa, amaitutakoan.

zatoz gu ezagutzera!